IKUS-ENTZUN

Gasteizko Film Laburren Jaialdia, “Cortada”, aste osoan zehar

Aurtengo Gasteizko Film Laburren Jaialdia, Cortada, berezia izango da pandemiak ekarritako egoerarengatik, eta horren ondorioz, antolatutako emanaldiak online eta aurrez aurrekoak izango dira.

Aste honetan, abenduaren 19ra bitartean, Vital Fundazioaren Aretoan (Dendaraba) formatu txikiko zinemagintza onenaz gozatzeko aukera izango dute zale guztiek.
Programaturiko sailak murritzagoak dira aurten, Sail Ofizialeko eta Gureak saileko film laburrak bakarrik lehiatuko dira, eta Hemengoak saila ere eraldatu egin da.
Pantailara helduko diren lanak hautaketa batzordeak aukeratu ditu, eta guztira 56 lan izango dira. Beste aldetik, Ehuskarabanda sailaren beste edizio bat ere egingo da (abenduaren 17ra bitartean luzatuta), bat-bateko film laburren maratoia euskararen erabilera sustatzeko, EHUko Arabako Campusean.

Aurten ere munduko film laburren jaialdi garrantzitsu eta ospetsuenaren lankidetza izango dute, Festival Du Court-Métrage De Clermont-Ferrand jaialdiarena. Bertako LABO saileko film laburren aukeraketa bat emango dute, hau da, Frantziako jaialdiaren proposamen esperimentalenak.

Egunez eguneko programazioa eta emanaldi guztiak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button