ESZENA

Gorputza eta hiria

Gorputza eta hiria izenburuko hiri-interbentzio hauen helburua gorputzaren eta hiriaren arteko tentsioa nabarmentzea da, eta ondorioz horren gainean pentsatzea eta sentitzea. Espazio publikoen zentzua, aberastasuna eta identitatea berreskuratzea, hots, hitz egitea, dantzatzea, okupatzea. Komunitate osoaren bizitza garatzeko den lurralde bati buruz hausnartzea, lurralde hori hiri delarik.

Egun hauetan guztietan peformanceak eta interbentzioak gertatu dira. Azaroaren 5ean, artista euskaldunen (Leire Ituarte, Matxalen Bilbao eta Pilar Andres) aurkezpena egingo da, eta geroago tailer batean parte hartuko dute. Azaroaren 7an, hirurek, Mazing izeneko lana burutuko dute.

Informazio guztia bertako webgunean duzue bilduta.

La Fundicionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu