ARTEA

Argazkilaria eta ikuslea

Kubo-kutxa aretoak Ricardo Martin argazkilariaren obra paratuko du urtarrilaren 22ra arte. Ricardo Martín. Argazkilaria eta ikuslea erakusketan egileak nola ikusi zuen bere inguruko gizarte nahasia erretratatu zuen, eta Donostiaren argazkiak egin zituen hiriburua bere urrezko aroetako batean zegoenean.

Kubo-kutxa aretoaren arabera, “Bere lanbidearen hasieratik, Ricardo Martín erreferentziazko argazkilari  dokumental bihurtu zen Donostian, modernotasun-ukitu bat emanez bere irudiei. Ricardo Martín hiria ezagutzen zuen argazkilaria zen, egunero ibiltzen zen bertan, erreferentziazko lekuetan, hondartzetan, auzoetan, jaietan. Ricardo Martínentzat hiria agertoki edo eszenatoki bat zen: dantza bat, istripu bat, bazkaria pilotalekuan edo Kontxako Paseoa… guztiak dekoratu naturalak”.

Bere talentuari esker, herrikideen erretratuak egiten asmatu zuen, baina baita hiritik igaro ziren pertsonaia ospetsuenak ere. Izan ere, idazle, antzezle, artista, politikari ospetsuen dozenaka erretratu utzi zituen: Azorín, Joaquín Sorolla, Jacinto Benavente, Pio Baroja, Niceto Alcalá-Zamora, Charles Chaplin, Harry d’Abbadie d’Arrast, Douglas Fairbanks, Buster Keaton eta Josephine Baker-enak, besteak beste.

Argazkilari honen gaineko datu guztiak, hemen eskuratu hala dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button