BESTELAKOAK

“Akitania.eus” zikloa egingo da Cenon herrian

Bordele ondoan dagoen Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan Akitania.eus zikloa egingo da martxoan; lau hitzordu ondu dituzte, programa horren baitan. Aipatutako aretoak eta Euskal kultur erakundeak antolatu dute programa, eta “euskal kulturaren gaurkotasuna erakustea dute xede”.

Hala, gaur bertan, martxoak 4, Philippe de Ezcurra, Vanessa Ugarte eta Kattalin Indaburu musikariek kontzertua egingo dute. Martxoaren 15ean, halaber, Lapurdiko Hinka eta Donostiako Ertizka taldeek emanaldia aurkeztuko dute. Martxoaren 29an, euskal kantagintzari buruzko hitzaldia izango da, Euskal Kultur Erakundeko zuzendari Pantxoa Etchegoinen eskutik.

Amaitzeko, erakusketa bat ere izango da, martxoaren 29ra arte: Jon Cazenave donostiarraren Herri Ixilean argazki erakusketa.

Egitaraurekin lotutako xehetasun guztiak: eke.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button