IKUS-ENTZUN

Haurrentzako Animac Tabakaleran

Aurten bigarren urtez, Tabakalerak bat egin du Arteleku eta Animac, Kataluniako Animaziozko Zine Independentearen Mostraren arteko elkarlanarekin eta haurrei eskainitako egitaraua hartu du bere gain.
Bihar, martxoak 6, 15:00etik aurrera, bost urtetik gorako
haurrek Linterna magikoa izeneko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, Marco Ieie eta Stefanino de Angelis sortzaile italiarrek gidaturik, itzal txinatarrak eta jostailu optikoak erabiliz ipuinak kontatu eta asmakizunak argituko dituzte. 

Haurren Animac-eko egitarauari Petit Animac emanaldiarekin
emango zaio jarraipena. 18:00etatik aurrera, azken urtean ekoitzitako eta haurrei zuzendutako animaziozko film independente onenak proiektatuko dira Tabakaleran. Sarrera doakoa izango da.

Joan den astelehenaz geroztik Animac-ek urteroko txokoa du
Artelekun. Lau egunetan zehar egitarau oparoa eskaintzen du
ekimen honek, film laburren proiekzioez eta hainbat animazio
tailerrez eta mintegiz osatua.

Tabakalerak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button