LITERATURA

Juan Zelaia sariak aurkeztu ditu Pamiela

Pamiela argitaletxek bi liburu berri aurkeztu ditu gaur, apirilak 7, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan: Oskar Arantzabalen Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari eta Mitxelko Urangaren Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkatilizazioa. Biak ala biak, 2013ko Juan Zelaia sarien irabazleak dira.

Aurkezpen ekitaldian, hauexek izan dira: Oskar Arantzabal idazlea, Mitxelko Uranga idazlea, Joseba Intxausti Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioko ordezkaria eta Jose Angel Irigaray Pamielako kidea.

Mitxelko Urangaren lanak erotismoaren merkantilizazioa eta merkatuaren erotizazioa ditu ardatz; biak batzen ditu, prozesu oso bat aztertzeko xedearekin.

Arantzabalen liburuak, berriz, Martin Azpilkueta, Doctor Navarrus, jurista eta teologoaren pentsamendu ekonomikoa jorratzen du; Azpilikuetaren  gogoeta ekonomikoen inguruan egindako estreinako lana da. Horrekin batera, autoreak egungo ekonomia ere aztertu du, Azpilikuetaren pentsamendua baliatuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button