LITERATURA

J. K. Rowling idazlearen “Eserleku hutsa” lana

Estibaliz Lizasok itzuli du J. K. Rowling idazlearen Eserleku hutsa (Erein) liburua.

Joanne Kathleen Rowling (Chippong Sodbury, 1965), Britainia Handiko idazle hau haur eta gazte literaturan izan duen arrakastagatik da ezaguna. Harry Potter haur magoaren abenturengatik hain zuzen.

Lan berri honetan umeentzako esparrua abandonatu eta helduentzat idazti du. Barry Fairweather berrogei urte bete berritan hil da, eta Pagford herri txikia shock batean bezala geratu da. Itxuraz, herri patxadatsua da Pagford. Leku idiliko bat. Galtzada harriko merkatu plaza bat eta abadia zaharra. Baina patxadazko itxura horren atzean, gatazka larria ezkutatzen da. Aberatsak gatazkan daude pobreen aurka, nerabeak gurasoen aurka, emazteak senarren aurka, irakasleak ikasleen aurka… Pagford ez da lehen kolpean ematen duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button