ESZENA

“Ghero: azken euskalduna” Bermeora iritsiko da ostiralean

Tartean Teatroa konpainiak Euskaltzaindiaren 100. urteurrenaren harira ondu du Ghero: azken euskaldunaizenburuko obra. Arriaga Antzokiaren oholtzan aurkeztu zenetik Euskal Herriko hainbat herritan antzezten ari da. Bada, bihar, hilak 22, Bermeoko Kafe Antzokian ikusteko aukera izango da, 20:00etatik aurrera.

Patxo Telleriak idatzitako gidoia da, Ana Garayren eszenografiarekin, eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Ane Pikaza eta Olatz Ganboa aktoreak dira oholtza gainean aritzen direnak.

Ikusgarrian euskara da protagonista nagusia. Hala, 3000. urtera garamatza Ghero-k eta azken euskaldunaren istorioa kontatzen digu. Euskararen iraupenaren “harridura eta miresmena” erakusten da bertan, “Euskaldunok askotan sentitu dugun euskararen transmisioaren zaman sakontzen du antzezlanak, euskararen planeta inguruan orbitatzen duten 9 parabola edota antzerki poemen bidez

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button