ARTEA

Mexikoko kultura koloretsua

Zarautzeko Photomuseum aretoan, Julian Redondok Mexikoko kolore anitzezko begirada bat eskaintzen du bertatik ekarritako argazki paregabeen bidez. Erakusketa apirilaren 1era bitartean egongo da zabalik Gipuzkoako herrian.

Photomuseumek helarazi digun oharrean irakur daitekeenaren arabera, “…batzuetan ikuslearentzat ustekabeko izan daitekeena neurri berean gerta dakioke argazkilariari. Horrela bi esperientzi horien arteko batasun bat ematen da. Izan ere argazkilariak ikusten duen errealitatearen analisia azaltzen du. Gaiak aukeratzen ditu, enkuadreak eta argazkiaren tratamendu guztia menderatzen du.

Artista honek 1996ko azaroan Photomusenean plazaratutako Japoniara bidai bat izeneko erakusketa ere antolatu zuen. “Bi kultura horien esentzia harrapatzen du, eguneroko bizitzan aurkezten dituenak. Hau da artista berak deitzen duen eremu magnetikoa, bi kultura exotiko horiek harrapatzen saiatzean sortzen zaion erantzuna alegia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button