ARTEA

Juncal Aguirre pintorearen erakusketa Donostian

Juncal Aguirre Amorena (Donostia, 1978) pintorearen azken lanak daude ikusgai maiatzaren 27ra bitarte Donostiako Kutxa Boulevard Aretoetan.

Donostiarraren lanak kolore biziekin eginiko margolanak dira, non gorputzek, gehienbat emakumeenak, garrantzi handia hartzen duten. Horretaz gainera, hiperrealismotik gertu dauden pop artelanak direla nabarmendu daiteke.

“Nire obra figuratiboan, gorputzak hartzen du protagonismoa. Hala, collage formako lerro eta koloreen bitartez, eta pop amerikarraren eta hiperrealismoaren estiloak uztartuz, oso urrun ez dagoen beste toki batera eramaten gaitu; horrek, hitzez adierazten zailak diren sentsazioak sortzen dizkie ikusleei, emozioen bidez soilik deskriba daitezkeenak”, esan du artista donostiarrak.

Arte Ederretan Lizentziaduna EHUn, hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du bai estatuan zein atzerrian. Esate baterako, aurten Kunsart (Italia) hiriko Bolzanoko Arte Garaikidearen Azokan izan da. Amerikako Estatu Batuetan ere ikusi ahal izan dira bere lanak. 2007. urtean, hain zuzen ere, Washington hiriburuko Touchstone Gallery-ren saria jaso zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button