LITERATURA

Komiki, eleberri grafiko edo irudidun albumak sustatzeko

Gobernu Kontseiluak 105.000 euroko partida bat onartu du 2023ko ekitaldian komiki, eleberri grafiko edo irudidun albuma osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei laguntzeko.

Diru-laguntza hori jasotzeko honakoak bete beharko dira: proiektuek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta ezin izango dira aurkeztu bildumen parte diren proiektuak, aldizkako argitalpenetara bideratutakoak edo hasi eta amaitu egiten diren kapituluak.

Aipaturiko kantitatea bi modalitatetan banatuko dira: 15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat; eta 15.000 euroko 3 laguntza irudidun album edo liburu bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Bi modalitateetan laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat gutxienez emakume batentzat.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da abenduaren 27tik aurrera. Onuradunek ebazpena jaso eta biharamunetik hasita hamabi hilabete izango dituzte behin betiko sorkuntza argitaratzeko eta liburua sei hilabeteren buruan argitaratu beharko dute, ilustrazio-lana amaitzen denetik aurrera zenbatuta.

Aurtengo deialdian lau proiektu lagundu dira diruz komikiaren edo nobela grafikoaren modalitatean, eta hiru album edo liburu ilustratuen modalitatean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button