ARTEA

“Genero estereotipoak: emakume gaiztakeria” erakusketa, Gasteizeko ARTgian

Duela aste batzuk,  ARTgia sorgune & aretoak otsailean deitutako beka deialdiaren irabazleak izendatu zituen. Aukeratuetako bat Natalia Albeniz artista gasteiztarra izan zen. Gaur berton Genero estereotipoak: emakume gaiztakeria erakusketa aurkeztuko du berak, Gasteizko Judimendi auzoan.

Artistaren hitzetan Genero estereotipoak: emakume gaiztakeria erakusketak “estereotipoak lantzen ditut, zehazki, emakumeoi gure egunerokoan eragiten diguten horiek. Atentzioa deitzen didate emakumea eta gaiztakeria lotzen dituzten horiek, pertsona, hezkuntza edo norberaren bizipenen gainetik emakumea eta gaiztakeria lotzen dituzten aurreiritziak”

Irantzu Lekue ARTgia sorgune & aretoko zuzendariak nabarmendu duenez, “Albenizen lana zeharo ironikoa da, ausarta, kontraposizioan oinarritzen da”.  Bere lanak oso harrera ona lortu du, eta horregatik jaso du Albeniz-ek ARTgia da! Beka INJUVE eta Gauekoak programarekin elkarlanean.

Estereotipoei buruzko adibideak asko badaudela nabarmendu du Albenizek:  “Lilith-ena da horietako bat, Adan abandonatu zuelako eta kontraposizioan bestelako emakumeak agertzen dira, Ama Birjina adibidez ontasun, eskuzabaltasun edota purutasuna moduko kontzeptuekin”.

Natalia Albeniz Gasteizko ilustratzailea eta artista bisuala da. Arte Ederretan lizentziatua, bi master burutu ditu, lehenengoa Sormena eta Ikerketarekin lotuta, eta bigarrena Irakasle Heziketakoari buruzkoa. Bere lanek emakumeak daukan rol eta bere gorputzaren trataeran sakondu nahi dute, eta mendebaldeko testuinguruan ezarritakoari eta erlijioaren pisuari buruz hausnartzeko beta eskaini nahi dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button