ARTEA

Gelatina gogorra

Bartzelonako MACBA Museu d’Art Contemporani, HIRIARTEA Kultura garaikideko Zentroarekin elkarlanean, Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoak Gelatina gogorra. 80ko urteetako istorio ebatsiak erakusketa hartuko du martxoaren 20tik ekainaren 24ra.

Gelatina gogorra erakusketak Espainiako Estatuaren 80ko urteetako atzera begirako bat proposatzen du, eta zehazki 1977. eta 1992. urteen arteko aldia hartzen du.
“Proiektuak gertaera historiko zenbaiti heltzen die, gizarte, politika eta ekonomia esparruetan, eta, aldi berean, talde zein pertsona ekintzaile kultural eta artistiko batzuen lanak aurkezten ditu, halakoenak ezen subertsio eta desadostasunarekin bat etorrita bestelako jarrerak hartu baitzituzten, gezurtatzetik, ironiatik eta kolokan jartzetik abiatuta”.

Erakusketan filmak, dokumentalak, telebista-saioak, iritzi-aldizkariak, komikiak, fanzineak, arte-lanak, bai eta ariketa anti-artistikoak ere jarri dira ikusgai.

Izan zitezkeenetatik zazpi kontakizunek eratzen dute Gelatina gogorra erakusketa: Ahantzitako memoria. Iragan pasa berriaren adierazi eza;  Angelu itsuak. Borroka autonomoetatik instituzionalizazio demokratikora; Lanjantzi urdinetik lepo zurira. Langile-mugimenduak desegitetik neoliberalismora; Nire ametsetako auzoan. Hirigintza basatitik ikuskizun-hirira; Garaitu ederrak. Drogak eta espetxeak; Ebatsitako letrak. Kontrakultura versus arte-erakundea; eta Gas egoera. Bestekotasuna.

Horien gaineko xehetasun guztiak, hemen irakur ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button