LITERATURA

“Irakurleak aurkitzeko bide berriak” mahai-ingurua

Bihar, hilak 12, Irakurleak aurkitzeko bide berriak mahai-ingurua izango da Donostiako Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan.
Bertan, Idoia Iradi (entreescritores.com), Fernando Morillo (Gaumin Argitaletxea), Armand Izahuri (Mezua lanaren egilea), eta Imanol Epelde (Etxepare rap) bilduko dira.
Mahai-inguruan hainbat gai izango dituzte hizpide: autopublikazioa, euskaraz irakurketa nola sustatu, lan argitaratugabeak edo esperimentalak…
Entreescritores.com sare sozialaren aurkezpena ere egingo da. Izenak berez dioenez, idazleei laguntzeko egin da orrialdea. Urtebete darama on-line, eta 250 liburu baino gehiago bildu ditu euskaraz, katalanez nahiz gaztelaniaz.
Webguneak autopublikaturiko euskarazko lanen artean, Gaumin argitaletxeak Arman Izahuri irundarraren Mezua lana topa daiteke.

Beste aldetik, hil honen 25ean, Ander Izagirreren Txernobil txiki bat etxe bakoitzean liburuaren aurkezpen berezia egingo dute Tolosako Bidaiarien Txokoan. Bertan izango dira Ander Izagirre eta Josu Iztueta, eta liburuko protagonista bihurtu den emakumea, Svieta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button