ESZENA

Arteka, Portugaleteko arte eszenikoen eskola

Arte eszenikoak jorratuko dituen Arteka zentroak laster irekiko ditu ateak Portugaleten. Antzerkigintza, dantza, magia edo poesia dira, besteak beste, gune horretan landuko diren gaiak. Ekimena Erre Produkzioak eta Maskarada konpainiek abiatu dute, Portugaleteko Gorka Minguez ekoizle eta aktorea buru delarik.

Minguezen hitzetan, Arteka eratu dute arte eszenikoak herritarroi gerturatzeko asmoz, “antzerkigintza, dantza, magia… egitea herritarren aisialdiaren parte izan dadin”. Izan ere, zentroaren xedea ez da profesionalak prestatzea, baizik eta jendeari oro har zuzenduriko esperientzia eszenikoak sortzea.

Horretarako, askotariko jarduerak eskainiko dituzte, tartean, antzerkigintza (euskaraz eta gaztelaniaz); dantza modernoa (jazz, funky-a, hip-hop-a…); aretoko dantzak, eta poesia (errezitazioa).

Jarduera guzti horien eta beste batzuen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero (datak, ordutegiak eta bestelakoak), sartu Artekaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button