LITERATURA

Olerkarien Eguna ospatuko du Hatsaren Poesiak

Hatsa Elkartetik oharra jaso dugu esanez apirilaren 6an Olerkarien Eguna ospatuko dela hirugarrenez Senperen, alegia, Hatsaren Poesia egunaren bezperan.

Ondokoa irakur daiteke ekimenaren blogean Olerkarien Egunaren harira: “Olerkiak ,euskaraz irakurtzeko prest dagoen edonork, hartu dezake parte. Helburua da, Euskal Herrian, edo, edozein tokitan ere, ahalik eta leku gehienetan, errezitaldiak egitea. Izan olerki idazle edo olerki zale, norberak aukeratu dezake: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat edo bere etxeko gela bat… hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen euskarazko olerki edo testu poetiko zenbaiten aurkezteko. Eta, hori, nahi duen modura: irakurriz, abestuz, antzeztuz, eta abar… Ekimenean parte hartzeko,eta lotura bat denon artean egiteko, non eta ze ordutan eginen diren agerraldi poetikoak, Hatsa-koei”.

Biharamunean, apirilak 7, egingo den Hatsaren Poesia egunari dagokionez, aurtengoa 15. edizioa izango da. Hala, 12:00etan Hatsaren Poesia Olerki Bilduma 2013 aurkeztuko dute. Bertan parte hartu dutenen artean, Mikel Gonzalez (Bordele), Alex Mendizabal (Erroma), Xabier Soubelet (Donibane Lohizune), Agurtzane Andueza (Zugarramurdi), Mikelazulo Elkartea (Orereta) eta Hatsa Elkarteko kide den Auxtin Zamora.

Ordubete geroago bazkaria egingo dute, eta 15:00etan olerki irakurketa. Arratsalde partean, 17:00etan, Hatsaren olerki bustiak 2013, argazki-olerki ikuskizuna izango da liburuan idatzi dutenen testuekin. Azkenik, egun osoan Maite Ramosen Ura pintura erakusketa izango da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button