LITERATURA

“Batzuek egunero idazten dute; nik, bihotzero”

Uda hastear zegoela, Maider Agirre idazleak Bihotzero izeneko nobela aurkeztu zuen Donostian. Lan horretan ere  Idoia Beratarbidek eginiko hogei ilustrazio eder ikus daitezke. Harrezkero, hainbat herritan ibili dira obra berezia aurkezten.
Datozen aurkezpenak honakoak dituzue: Bilboko Skolastikan, gaur, azaroaren 6an, 19:00etan. Bertan  solasaldiaz gainera erakusketaren inaugurazioa ere egingo da. Erakusketan libururako egindako ilustrazioak, eta liburuan inspiratutako lan berri batzuk ikus daitezke. Datorren astean, azaroaren 9an, Azpeitiko Emakume-Txokoan egongo dira, 19:00etan.

Lanaren sinopsia hauxe da: “Izebari bisita ospitalera. Familiako kontu zaharrak eta herdoilduak; zulagarriak. Tartean eta halabeharrez, narrazioa poesiarekin josiko da, oraina iraganarekin saretzen den bezala eta zentzumenak pasioarekin. Baina zer gertatu da Maiderren nobelan Idoiaren ilustrazioak txertatu ditugunean? Nobela desnobela egin dela eta auto argitalpena hegaka abiatu dela”.

“Batzuek egunero idazten dute; nik, bihotzero. Niri bihotzak agintzen dit noiz, zer eta nola idatzi. Bihotza baita bizi dena, iturria, emaria. Bihotza baita bizitzean kolpatzen duguna, bizitzeko kolpatzen duena, zatitzen dena, goxatzen dena, erortzen, ixten eta ematen dena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button