ESZENA

Udan antzerki ikastaroak egiteko aukera

Bilboko Artebi eskolak antzerkigintzarekin loturiko zenbait ikastaro atondu ditu udarako. Orotara hiru ikastaro izango dira eta uztailaren lehenengo hamabostaldian egingo dira.

Hala, uztailaren 4tik 8ra bitartean, Anton Chejoven eszenen interpretazio ikastaroa egingo dute. Irakaslea Charo amador izango da, Madrileko Arte Dramtikaren Goi Mailako Eskolako zuzendaria.

Uztailaren 11tik 16ra bitartean, berriz, Gorputza espazioan II izeneko ikastaroaren txanda izango da. Jose Luis Raymond irakaslea arituko da gidari.

Azkenik, hirugarren ikastaroa honako hau izango da: Antzerkiaren hastapenak: sorkuntza eta mugimendua. Irakaslea Miren Gaztañaga izango da.

Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button