ARTEA

Nagore Legarretaren “Hysteron” argazki erakusketa, Ondarroan

Nagore Legarretak Hysteron argazki erakusketa jarriko du ikusgai martxoaren 6tik 23ra bitartean, Ondarroako Etxelilan. Legarretak berak egingo du erakusketaren aurkezpena martxoaren 9an, barikuan, 19:00etan. Hysteron (utero grekoz) argazki bilduma da.

Egilearen hitzetan, “Hysteron proiektuan emakume gorputz zatikatuak irudikatzen dira. Proiektua emakumeen arteko harremanari buruzko gogoeta da. Zein harreman mota sortzen da berdin baldintzatutako eta antzututako kolektiboetako kideen artean? Elkartasun harremanak sortzen al dira? Edo boterean diskurtsoa erreproduzituz botere harremanak dira emakumeen artean sortzen direnak? Argazkiek tentsio hau islatzen dute. Irudi hauek atun ontziekin eta labe-ontziekin eraikitako kamara estenopeikoekin sortu dira. Kamera bakoitzari lau zulo egin zitzaizkion. Hori dela eta emakumeen gorputzen arteko fusioak sortzen dituzte kamerek.”
Teknikaz harago, Hysteron proiektuak kontzeptu sendo bat du atzetik. Legarretaren ustez: “Pertsonon desegituraketari buruz hausnartu nahi da, zehazki gure desioak alboratu eta sumisio roletan murgiltzeko, gure gizarteak planteatzen dituen mekanismoei buruz egin nahi da gogoeta. Beti ere genero ikuspuntu batetik”.

Argazkiak lau zulotako ontzi zilindrikoekin egin dira, lapikoak eta latak erabilita; argazki teknika primitiboa da: argazkilaritza estenopeikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button