ESZENA

Gaur abiatuko da Bilboko Campos Eliseos Antzokian “Antzerkialdia”

Ekainaren 8tik 10era Antzerkialdia egingo da Campos Eliseos Antzokiaren areto nagusian Ekimenaren helburua Euskal Herrian egiten den antzerki-ekoizpen berrienari bultzada ematea da.

Gaur berton, ekainak 8, Erre Produkzioak taldearen El Chef antzezlanarekin abiatuko da antzerki zikloa. David Caiñaren testuarekin, Gorka Minguezen zuzendaritzapean eta euskal aktore eta sortzaileak berak protagonizatua, El Chef “goi sukaldaritzaren ikastaro teatralizatua da, non frustrazioak, oroimenak eta akaso inoiz bete ez ziren desioak tartekatzen diren”.

Hurrengo egunean, ekainak 9, Txalo Produkzioak taldearen eskutik euskarazko antzezlana ikusteko abagunea izango da: Etxeko saltsak. Endredozko komedia bat da, korapilatsua. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian dantzan daude. Bertan Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktoreak bilduko dira.

Antzerkialdiaren itxiera Markeliñe taldearen Euria lanaren eskutik etorriko da. Keinuzko antzerki hori, familia eta haurrentzako ikuskizuna da. Obrak FETEN Saria Ikuskizun onenari jaso zuen 2017an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button