ESZENA

“Gauekoak” Kukai Dantza Konpainiaren eskutik, Hernaniko Biteri Kulturgunean

Kukai Dantza Konpainiaren  Gauekoak proiektu berria aurkeztuko da ostegunean, abenduaren 19an, Hernaniko Biteri Kultur Etxean,  20:00etatik aurrera.

Gogoeta personal, intimo eta berezi batetik sortzen den proiektua da Gauekoak. Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean lagun izan dituen kide eta artistek hauspotuta. “Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta pertsonala”.

Pieza berezi honetarako Jon Maya aritu da ideia originala eta proiektua lantzen. Baina berarekin batera lagun talde maite eta berezia bildu ditu proiektuan: Mireia Gabilondo (eszena-zuzendaritza), Xabi Bandini eta Arkaitz Miner (zuzeneko musika), eta Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman eta Israel Galvan koreografoak.

Bertan testu literario batzuk kateatu dira; eta testuok Joseba Sarrionandia eta Carmelo Iribarren idazleenak dira. Ilustrazioak, aldiz,  Maite Mutuberriak egin ditu,  Fernando Bernués izan da eszenografiaz arduraduna.

Argibide guztiak, webgune honetan dituzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu