BERTSOTAN

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa

Bariku honetan izango da Arabako Bertsozale Elkarteak antolaturiko Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren lehen saioa. Urtarrilaren 19tik martxoaren 17ra luzatuko da ekimena.

Txapelketa formatua berriro ezarriko da Arabako bertsolaritza mugimendua saretu eta indartzeko helburuz. Taldeka arituko dira bertsolariak txapelketa honetan, eta bi modalitatetan egingo da: bat-batekoan eta idatzizkoan.

Arabako Bertsozale Elkartearen arabera 59 lagun ariko dira bertsotan, 18 epaile lanetan, 16 lagun gai-jartzaile beharretan, eta gainerakoak bestelako funtzioetan: kronista, argazkilaria, sukaldariak, musikariak. Hurrengo eskualdeek parte hartuko dute: Aiaraldea, Mendialdea, Arabar Errioxa, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (bost talde).

Idatzizko modalitatean 17 taldek hartuko dute parte: Gazte Asanbladak, Mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, bertso eskolako kidea… Bertsoak prestatu, idatzi eta jende aurrean edo jendearekin batera kantatuko dituzte. Arabako zortzi eskualdetako ordezkariak egongo dira: Aiaraldea, Mendialdea, Gorbeialdea (lau talde), Lautada (bi talde), Arabar Errioxa, Gasteiz (bost talde), Añana eta Trebiñu.

Kanporaketak (hamalau saio) urtarrilaren 19, 20 eta 21ean izango dira, Gasteiz (hiru saio), Aramaio eta Ataurin; urtarrilaren 26, 27 eta 28an, Oion, Agurain eta Aramaion; eta otsailaren 2, 3 eta 4an, Laudio, Legutio, Gasteiz, Izarra, Errekaleor eta Zalduondon.

Finala, martxoaren 17an izango da, Gasteizko Landatxo kiroldegian.

Informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button