ESZENA

dFERIA jaialdiaren barruan, “Oskara”

Euskal talde askok hartuko dute parte Donostian garatzen ari den dFERIA jaialdian, tartean gaur berton arituko den Kukai Dantza. Talde honek Oskara eskainiko du gaur Victoria Eugenia Antzokian, 20:30ean.

Kukai Dantza taldearen azken lana Donostiara helduko da, oraingo honetan La Veronal taldearekin batera. Oskara Marcos Morau (La Veronal) koreografoaren lana da, eta Jon Mayak (Kukai dantza) zuzendu du. Interpreteak Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez dira. Eta ikuskizunean Erramun Martikorena abeslariak ere hartzen du parte.

Antolatzaileen arabera, “bi unibertso geografiko, bi begirada, desberdin elkartzen dituen ikuskizuna da: euskal kultura tradizionalean oinarritzen da sorkuntzarako abiapuntu gisa, baina aldi berean, abangoardiako artista garaikideen ikuspegitik sortutako lana da. Une batzuetan instalazio baten antzeko planteamendu eszenikoa duen Oskara lanak euskal kulturaren eta bere mitoen zenbait alderdi lantzen ditu, jatorritik gaur egunera arte, indarrez eta erakarpenez betetako sinboloetatik eta ikonografietatik ibilbide plastikoa eta emoziozkoa marraztuz”.

Aipatu dugunez ez da hori euskal talde bakarra, izan ere, datozen egunotako programazioan, Tanttaka Teatroa, Borobil Teatroa,  Organik Dantza Antzerkia eta Tartean Teatroaren lanak ikusteko parada ere egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button