LITERATURA

“Euskal literatura eta gatazka” mahai-ingurua Gasteizen

Iban Zaldua da Gasteizko Irakurle Klubaren saioak ardazten eta gidatzen dituena. Aurtengo ekimena ere hastekotan dago eta honela jakinarazi digu.

GEU elkartearen ekimenez berriz jarriko dira abian Gasteizko Irakurle Klubaren saioak. Liburu baten inguruko lehenengo bilera, ohi bezala, urriaren azkeneko ostegunean izango da, baina, hori baino lehenago, aurkezpen ekitaldia egingo dute.
Aurkezpentxoa urriaren 3an izango da, ostegunarekin (Kultur Etxean, 20.00etan), eta mahai-inguru bat antolatu dute horretarako. Partaideak Laura Mintegi eta Juanjo Olasagarre idazleak izango dira, eta Euskal literatura eta gatazka gaiaren inguruan eztabaidatuko dute; moderatzaile lanak Mikel Ayerbe kritikariak egingo ditu.
Ondoren, urtero bezala, aurtengo egitarauaren aurkezpena egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button