LITERATURA

Koldo Izagirrek “Estereotipoetatik ihesi” jardunaldietan parte hartuko du gaur

Bilbo Zaharra euskaltegiak Estereotipoetatik ihesi jardunaldiak ondu ditu Bilboko Plaza Berrian dagoen Euskaltzaindiaren egoitzan. Hala, gaur bertan, Koldo Izagirrek Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk izenburuko hitzaldia emango du, 19:00etatik aurrera.

Bilbo Zaharra euskaltegiaren arabera, “literaturaren genero guztiak landu dituen idazlea. Hark idatzitako liburuen artean daude Euzkadi merezi zuten (1985), Agirre zaharraren kartzelaldi berriak (1999), Autopsiarako frogak (2010) eta Parisen bizi naiz (2013).

Bihar, halaber, Ur Apalategi eta Aingeru Epaltza idazleek Iparra/Hegoa. Erdigunea/Periferia gaiaren inguruan arituko dira.

Azkenik, etzi, Maddi Oihenart musikari eta kantariak Jabier Kalzakorta euskal filologoak Kantuz hitzaldia aurkeztuko dute.

Informazio gehiago: bilbozaharra.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button