IKUS-ENTZUN

“VIHsible” zinema zikloa, Bilbon

Hiesaren Aurkako Munduko Egunaren harira, azaroaren 28an eta 29an, Zinegoak jaialdiak VIHsible zinema zikloa antolatu du Bilborock aretoan, 19:00etatik aurrera. 120 battements par minute eta Strike a Pose filmak eskainiko dira doan.

Zinema eta kulturaren bitartez sexu, identitate eta genero aniztasuna aldarrikatzen duten data eta ekintza bereziei babesa emateko asmoz,  Zinegoak jaialdiak 365ZG izeneko egitarauaren barruan antolatu dira emanaldiak. Kasu honetan “ez da emanaldi bakarra izango, GIBarekin loturiko kontuak jorratzen dituen film sorta baizik. Hiru urte daramagu GIBaren esparruko beste elkarte batzuekin elkarlanean abenduaren 1aren inguruan. Gure asmoa babesa eta ikusgarritasuna ematea da jaialdiak jorratzen dituen esparruetatik abiatuz, kultura eta zinematik, alegia”. Horrexegatik, orain arte Bilbora etorri ez diren bi film luze eskainiko dira ziklo honen barruan.

Strike a Pose, Ester Gould eta Reijer Zwaan zuzendariena, Berlinalen estreinatu zen 2016an. Madonnaren Blond Ambition Tour-eko dantzarien bizipenetan oinarritzen da dokumentala. “LGTB kolektiboaren ikusgarritasunaren aldeko erronka eta GIBarekin lotutako bizipen pertsonalak azaltzen dira.
Beste aldetik, Robin Campilloren 120 battements par minute film iraultzailea, hunkigarria, politikoa, bizia, transbertsala da. Epaimahaiaren Saria Nagusia irabazi zuen Canneseko jaialdian, eta Frantzia ordezkatuko du 2018ko Oskar Sarietan. “HIESaren garairik latzenaren aurrean gizarteak erakutsitako hipokrisia eta politikarien efizientziarik eza salatzeko ACT UP mugimenduak aurrera eramandako borroka erakusten du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button