ARTEA

SC Gallery aretoak, “M9” margolanen erakusketa kolektiboaren ateak irekiko ditu

M9 izenburupean,  Amaya Suberviola (Mendavia, Nafarroa, 1993)  Gabriel Coca (Iruñea, 1989), Iñigo Sesma(Donostia, 1987), Mikel del Río (Arrasate, 1988) eta  Sebas Velasco(Burgos 1988) artista plastikoen obrak jasotzen ditu erakusketak, aretoaren 2019-2020 denboraldiari hasiera emanez.

Arratsaldeko 19: 30ean zabalduko ditu ateak eta datorren abenduaren 2ra arte izango da erakusketa bisitatzeko aukera.

Artistek M9 siglak hartu dituzte euren taldea definitzeko,  Leioako unibertsitateko pintura-masterraren moduluetako batetik jasota. Bertan, duela 4 urte, ezagutu zuten elkar eta geroztik margo eta pintura jarduerak partekatzen dituzte, bakoitzaren esperientziak trukatuz. Bertan, besteak beste, pinturaren ingurune honetan, zerbaitetarako “pintatzeak” edo “ez pintatzeak”  ez duela alde nabarmenik  ikasi zuten eta horri eutsiz,  margotzen jarraitzeko ez dela afera hori hain garrantzitsua da haien jardueraren abiapuntua.

Hala ere, M9 taldeentzat gaia garrantzitsua da, eta azken finean, eraikinak, autoak, paisaiak, plastikozko poltsak, pertsonaiak, bodegoiak,  high-tec edo kroma-atalase ortogonalak… pintatzen dituzte, koadroa kromoa ez izateko beharrezko ahalegina eginez.   “Eta kromoa izaten bada, egitura-lan baten bidez bada ere, izan dadila”, gaineratzen dute artistek.

M9 izenaren itzalean dauden artistek ez dute katalogazioetan sinesten.” Hori dela eta, -jarraitzen dute azalpenaz-, pinturak duen arazo konkretua zabaldu egiten da, gehiegizko kezkarik gabe, gauza ikusgarriak gogorarazten dituen zerbaiten bertsio gisara”. Hala ere, posizio horretatik abiatuta, puntu kritiko hori sentitzen hasten dira, eta, Paul Váleryk frantses filosofo, poeta eta idazleak esaten zuen “ezinbesteko agintea da jada egindakoa ez egitea” premisa da euren esperientzietan txertatzen saiatzen direna.

Erakusketaren harira  Luis Candaudap pintore beteranoak artista hauek deskribatuz esan duenaren arabera, “haiek, artista gazteen beste talde batzuk bezala, ausardiaz biltzen dira hiri inguruetan. Agian, komunitate neolitiko txiki horiek nahiz eta bitarteko eta baliabide  prekarioak eduki, bizitzeko modurik bidezkoena forjatzen ari dira, eta ondorioz,  bere eremuaren zoriona”.

Erakusketaren inaugurazioa, gaur ostirala 11, 19:30ean, SC Gallery aretoan.

Informazio gehiagorako, sartu SC Gallery aretoak duen web orrialdean (gaztelaniaz dago).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button