BESTELAKOAK

Euskararen Ginkanaren finala

Ekogunea parkean joaktu da joan den asteburuan Euskararen Ginkanaren 5. edizioaren finala eta Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du aurtengo edizioa. Talde irabazleak 3.000 euroko saria eskuratu du eta Lizarran euskaraz 48 ordu ekimena antolatzeko erabiliko dute.

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa da Euskararen Ginkana. Urko Aristi kazetariak gidatuta, aurtengo edizioko azken 4 probak aurrez aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean, Mintzamendipintxopotepraktika taldeko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro. Beste talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Guztiek, Xiberuko otarreak jasoko dituzte opari.

Bi hilabetez, euskara, hizkuntza praktika ekologikoei lotutako probak gainditu behar izan dituzte taldeek finalera iritsi ahal izateko. Asteburuan jokatu den finalean ere, gai horien inguruan gehiago ikasteko aukera izan dute guztiek.
Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button