LITERATURA

“Gabriel Aresti” ipuin lehiaketaren aurtengo edizioa abian da

Bilboko Udalak  Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren beste edizio bat deitu du. Aurten XXXVII. deialdia izango da, eta 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi banatuko ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Ekimenaren helburua literatur sorkuntza sustatu eta, aldi berean, “euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutaraztea da.

Lehiaketa, 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik. Ipuinen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira, eta gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte.
Martxoaren 30era arteko epea dago lanak formatu digitalean aurkezteko, udal webgunearen bitartez. Oinarri osoak eta parte hartzeko buletina helbide honetan daude: www.bilbao.eus/arestilehiaketa

2019ko aurreko edizioan, Iñaki Irasizabal Izagirrek irabazi zuen euskarazko kategoria, Epailearen aginduz kontakizunarekin, eta gaztelaniazko ipuinen sailean, sariduna Carlos Schilling izan zen, La muerte en Venecia (Reescrita por John Cheever) kontakizunarekin. Lehiaketak 1.422 jatorrizko lan jaso zituen, horietako 75 euskaraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button