ESZENA

Thomas Noone Dance edo askatasuna eta dantza fisikoa

Donostiako Gazteszena Aretoan, etzi, 20:00etan Thomas Noone Dance taldearen Glitch–Bound lana ikusteko aukera paregabea izango da.

Glitch hitzak errorea eragiten duen akatsa edo makurra esan nahi du; obra hau Borut Kržišnik konpositore esloveniarrarekin batera egindako lana da, eta keinu-parte erritmikoak eta ukimenezko dantza fisikoko parte luzeak kateatzen ditu.

Bound hitzak, berriz, askatasuna eta higidura esan nahi du, eta, aldi berean, hertsapena, beharra eta itxitura.
Obra Thomas Noone Dance eta The Mal’Akh Ensemble-ren arteko lankidetzaren fruitu da. Noone-k eta Perez Santiagok elkarrekin sortzeko oinarri bat aurkitu dute itxurazko paradoxa horren haritik, eta sortu duten lanean dantzaria libre da interpretatzeko, komunikatzeko, adierazteko, testuinguru baten eta egitura formal baten barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button