BESTELAKOAK

Euskal Herriko gaztetxe eta asanbladen topaketa Oñatin egingo da

Otsailaren 19, 20 eta 21ean Euskal Herriko gaztetxe eta asanbladen topaketa egingo dute Oñatiko Antixenan. Horren harira, antolatzaileek hiru egun horietako programazioa iragarri dute: Zine emanaldiak, eztabaida-guneak, mahai-inguruak, kontzertuak, merkatua,… askotariko jarduerak izango dira topaketa horietan.

Hala, otsailaren 19an, 17:30etik aurrera, honakoak izango dira:, Gure kabuz ala hil izenburupeko mahai-ingurua; Probatu ez duenak ez daki zer den hau dokumental emanaldia, eta Mor More taldearen kontzertua.

Otsailaren 20ko egitaraua, halaber, 10:00etan hasiko da, eta egun osoa iraungo du: Eztabaida-guneak, plenarioa, bazkaria, erresistentzia tailerrak, manifestazioa, eta amaitzeko, musika jaialdia: Trikimailu, Fiachras, Pelax Cowboy´s Orchestra eta Dekot.

Igandean, azkenik, asteburu osoan gertatutakoak bateratu eta ondorioez arituko dira.

Izena emateko: antixenakogaztetxia@gmail.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button