ARTEA

“FotoArte 2020” argazki lehiaketak lanak entregatzeko epea luzatu du

FotoArte lehiaketaren edizio bakoitzean gai bat aukeratzen da, eta 2020ko edizioko gaia Dantza izango da. Lanak aurkezteko epea matxorako zegoen ikusita, baina egoera berri hoene  aurrean, antolatzaileek epea luzatze deliberatu dute “besterik iragarri arte”.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, bereak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. Bidali beharreko lanek honakoak bete beharko dituzte: edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, koloretan edo zuri-beltzean. Argazki bakoitza JPG formatuan eta 72 ppp-tan aurkeztu beharko da, eta alde handiena 2000 pixeletako neurrian. Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute izenik izan ezta bestelako bereizgarri pertsonalik ere.

Epaimahaiak jasotako lanen artean 32 lan aukeratuko ditu, eta horien artean, lehiaketaren saridunak. Maiatzaren 5ean jakinaraziko dira saridunen izenak. Hautatutako 32 lan horiekin talde-erakusketa bat antolatuko da 2020ko bigarren lauhilekoan gizarte etxeetako erakusketa geletan eta webgunean.

Sari potoloak izango dira: Lehenengo saria, 1000 euro; Bigarren saria: 700 euro; eta Bertako artista saria: 400 euro. Horiez gain, bi accesit ezarri dira, 150 eurokoa bakoitza.

Lehiaketaren gaineko xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button