ESZENA

Jesus Rubio Gamok dantza eta antzerki ikuskizuna taularatuko du La Fundición-en

Ryuichi Sakamotoren musikarekin eta bere testu eta koreografiarekin ondu du Jesus Rubio Gamok (Madrid, 1982) Ahora que no somos demasiado viejos todavía obra, zeina Bilboko Deustu auzoan dagoen La Fundicion aretoan aurkeztuko duen, larunbatean , 20:00etan, eta igandean, 19:00etan.

Koreografoaren esanetan, dantza eta idazketako egintza bakarra da obra, eta bere egungo egoera jorratzen du: “Madril inguruan dudan jendea, haien desio eta aukerak, eta batez ere, behin sinetsi genituen eta egun galdutako paradisuak”.

Iaz garatu zuen madrildarrak ikuskizuna, DT Espacio Escénico gunean eta Centro Cultural Conde Duque zentroan. “Hainbat urte daramatzat gai honi bueltak ematen: oraindik ez naiz dena hutsetik berriz hasteko bezain zaharra. Garaiz nabil oraindik iritziz aldatzeko, beste hiri batera edo herri abandonatu batera bizitzera joateko, bikotekidearekiko harremana uzteko, intseminatua izateko, amesteari uzteko, jada existitzen denaren gainean eraikitzeko, sexua aldatzeko, politikan hasteko…”.

Jesus Rubio Gamo dantzari, koreografo eta idazle independentea da, eta bere obrak prestatzen ari da 2008az geroztik. Ballet klasikoa eta dantza garaikidea ikasi ditu Madrilen eta Londresen.

Informazio gehiago: lafundicion.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button