ARTEA

Xiu Yuan Yu artista txinatarraren erakusketa Bilbon

Bilboko Michel Mejuto galeriak eta BilbaoArte Fundazioak Xiu Yuan Yu artista txinatarraren margolanak paratu dituzte aipaturiko galeria horretan Abierto Por Vacaciones ekimenaren zortzigarren edizioaren barruan. Chinese Work izenburuko erakusketa astelehenean, uztailak 18, inauguratuko dute eta zabalik izango da hilaren 31ra bitartean.

Artistaren hitzetan, “Espainiako Gerra Zibiletik eta Francoren diktaduratik abiatuta, gaurko demokraziaren baitako askatasun-egoeraraino izan den trantsizio-prozesuan nago interesatua, besteak beste, gaur egun Txinan bizi dugun diktadura isileko egoeraren ondorioz. Oilaskoen eta untxien arteko gerra sailaren bitartez, trantsizio-prozesu hau esploratzen dut, eta aldi berean nire lanera itzultzen dut. Nire helburua prozesu honetan ikuslearengan galdera jakin batzuk eragingo dituzten lan-sail bat sortzea da, era honetako galderak: Bizitza zer da? Zer da gerra? Zer da sistema bat? Zer da gizartea?”.

Xiu Yuan Yu-k (Beijing, Txina. 1983) diseinua, arte grafikoak, pintura eta argazkigintza ikasi zituen bere sorterriko Arte Ederretako Nazio Akademian. Hainbat erakusketa paratu ditu.

Txinatarra, halaber, BilbaoArte Fundazioak datorren ikasturterako aukeratu dituen aretista egoileen programaren baitan dago. Hemen artista egoile guztien zerrenda hemen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button