LITERATURA

Arantxa Urretabizkaiak “Azken etxea” izeneko liburua kaleratu du

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Bilaketa horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilaturiko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan.

Arantxa Urretabizkaia 1947an jaio zen. Kazetari lanbidez, prentsa idatzian, irratian nahiz telebistan egiten du lan. Idazle gisa poesia idazten hasi zen eta eleberriekin jarraitu. Narratibaren alorrean, Zergatik, Panpox (Hordago, 1979), Koaderno gorria (Erein, 1998), 3 Mariak (Erein, 2010), Zuri-beltzeko argazkiak (Pamiela, 2014) eta Bidean ikasia (Pamiela, 2016; Euskadi Literatura Saria, 2017) dira lanik ezagunenak, horiek guztiak gaztelaniaz eta beste hainbat hizkuntzatan argitaratuak ere izan dira.
Maitasunaren magalean poema liburuarekin lortu zuen Kritika saria 1982an, eta 3 Mariak eleberriarekin sari bera 2010ean.

Azken etxea (Pamiela) liburuko orrialdeetan honako lerro hauek irakurriko dituzue: “Bukatu dute zopa kaskamotzak esaten duenean ez duela ulertzen bizitza luzatzeko irrika hori, irautea helburu bakar izatea. Beste isilune bat dator segidan. Kaskagorriak esaten dio irautea bizitzea dela, iraun nahi duenak bizi nahi duela eta horrek ez duela ezer txarrik, berak luzaroan bizi nahi duela. Beltzez jantzitako emakumeak zertarako galdetzen dionean, ordea, ez du erantzunik. Eten luze baten ondoren, ahotsa harroturik erantzuten du. Bizitzeko, besterik gabe, bizitzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button