ESZENA

Fadoak entzuten zituen gizona

Bihar, irailak 18, Xake Produkzioak antzerki taldeak Fadoak entzuten zituen gizona obraren estreinaldia egingo du Tolosako Leidor Antzokian. 2019an Eusko Jaurlaritzako Antzerki Testuen idazketarako diru laguntza eta Hitzartutako Zirkuituko Produkziorako diru laguntza jaso ostean, taldeak bere hirugarren antzezlana estreinatuko du, konpainiaren V. urteurrenarekin bat eginez.

Lanaren korapiloa honakoa duzue: Mario kamioilaria da eta lan kontu batengatik Lisboara doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander musikaria da eta Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Bi pertsona hauek egun pare bat iraungo duen bidaia bat hasiko dute. Izan ere, Castillako lurretan elurte handi bat egongo da eta errepidean harrapatuta geratuko dira.
Zirkunstantzia horrek sortzen duen intimitateari eta elkarrekin pasatzen duten denborari esker, harreman oso berezia sortuko da bi lagun hauen artean eta kontu askoren inguruan gogoeta egiteko bidea emango du: Zer da sentibera izatea? Gizonak izan gaitezke sentiberak? Nola harremantzen gara mutilak? Zein rol jokatzen ditugu gizarte honetan? Maskulinitatearen inguruan gogoeta egiteko lan bat da honako hau.

Lanaren sorkuntzan lagun askok hartu dute parte, hala nola, Kepa Errasti (egilea),  Getari Etxegarai (zuzendaritza), Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain, Kepa Errasti (antzezleak), eta Pascal Gaigne (musika).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu