ESZENA

Eztena jaialdia gaur berton hasiko da

Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak bideraturiko Eztena Teatro jaialdia gaur bertan hasi egingo da. Hilaren 13tik 16a bitarte laugarren edizioa abiatuko da  eta hainbat diziplina ikusiko dira bertan: antzerkia, txotxongiloak, bakarrizketak, dantza garaikidea, musika eta abar. Hiru egunez, Gipuzkoako udalerri horretako hainbat txokotan, hamahiru taldek hartuko dute parte ekimen honetan.

El Patio taldearen txotxongiloek emango diote hasiera jaialdiari gaur arratsaldean, eta Huts Teatroaren Publikoari Gorroto antzezlan arrakastatsuarekin amaituko da jaialdia.

Antolatzaileen arabera, “eztena arte eszenikoetan lanean dabilen jendearen elkargune gisa sortu zen helburu hauekin: ohiko zirkuitu eta programazioetan ikusten zailak diren lanak erakutsi, Euskal Herrian zirkuitu ofizialetatik at dauden proposamen interesgarriak gonbidatu, kultur gogoetarako espazioak sortu, edozein diziplinako lan eszenikoen sortze prozesuak konpartitu, antolakuntza modu parte hartzailea bermatu”.

Jaialdian ondoko konpainia eta artistek ere parte hartuko dute: Zanguango/Monstrenko; Idoia Zabaleta; Huts teatroa; El Patio; Anakrusa; Bapatean Zirko; O My God; Eneko Balerdi; Izaskun Lapaza; Las Dos D; Gilkitxaro; Ze Onda; Kabia.

Egitarauari loturiko xehetasun guztiak: begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button