ARTEA

Liburua eskultura bihurtzen denean

Alicia Martinek (Madrid, 1964) Lo relativo izeneko erakusketa paratu du Bilboko Espacio Marzana gunean martxoaren 1era bitarte. Erakusketa liburuaren inguruan egituratzen da, bai eskultura, bai irudi edo bideo gisa.

Gure egunerokotasuneko objektu horren inguruko ikuspegi subjektiboa da erakusketa. “Objektu ergonomikoa eta antropologikoa da, gizakiaren pentsamenduaren sinboloa. Iraganaren edukiontzia”.

Erakusketaren ardatza MONOLOGOS izenburuko bideoa da, non hainbat adineko gizon eta emakumeen eskuek liburuak hausten dituzten. Irudien gainetik, askotariko musikak entzuten dira, musika sufia, gregorianoa eta Tibeteko otoitzak, hizkuntzaren oinarrizko errepikapen gisa. “Trantze hipnotiko moduko egoera bat da, zeinak aldaketa sinbolizatzen duen, etapa batetik bestera doan igarotzea, pertsonala zein soziala”.

Hala, irudietan liburu apurtuak, deformatuak edo bere ohiko tokietatik kanpo ikus daitezke.Aipaturiko bideoaz gain, collage fotografikoak ere paratu ditu artista madrildarrak Marzanan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button