LITERATURA

Haur Literaturako Mikel Zarate IV. Saria

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz.

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.

Hiru ale bidali beharko dira (Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria, Aretxalde, 1, 48196 Lezama) agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Lanak hartzeko azken eguna  apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, maiatzaren 31 izango da.
3.000 euroko sari bakarra emango da.

Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik.

Iaz, Gaizka Arostegik idatzitako Urrezko orrazia nobelak irabazi zuen Mikel Zarate haur literaturako sariaren hirugarren edizioa. Obra horrek liburu itxura hartu zuen 2012ko neguan, Durangoko Azokarako kalean zelarik. Hirugarren ekitaldi horretan, aurkeztutako 17 lanen artean Arostegirena hautatu zuen epaimahaiak aho batez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button