LITERATURA

Ilustrazioak sortzeko diru-laguntzak

Komiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu da. Guztira 60.000 euro banatuko dira modu honetan: 15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat.

Bidali beharreko elementuak honako hauke dira: ilustrazio lanaren oinarri izango den gidoi literario osoa, pertsonaien deskribapena eta gehienez 2 orrialde argumentuaren sinopsiarekin batera. Komiki eta nobela grafikoen modalitatean, gainera, gutxienez 6 orrialdeko gidoi zehatza. Egin beharreko ilustrazioaren lagin bat, gutxienez marraztutako 6 orri dituena eta horietako bat amaierako emaitzarekin.

Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte 18 urte edo gehiago dituzten pertsona fisikoek. Euskal Autonomia Erkidegoan jaioak izan behar dira edo agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean gutxienez urtebete erroldatuta eramatea. Hori egiaztatzeko, nortasun-agiria edo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hurrenez hurren.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button