ESZENA

“Birritan bortxatua” izeneko ikuskizuna, Donostian

Bihar, abenduak 1, Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldeak Birritan bortxatua izeneko ikuskizuna egingo du Donostiako Aiete Kultur Etxean, 19etan hasita.

Bere herriko jaietan bortxatua izan den emakume batek salaketa ipini eta epaiketa nola biziko duen kontatzen du antzezlan dramatiko eta ikusi beharreko honek. Erasoari eta horren ondorio zailei nola aurre egiten dien jasotzen da bertan, eta epaiketa nola bizi duen erakusten da antzezlanean.

“Nagore naiz, 44 urte ditut, eta oraindik ere ezin dut sinetsi niri horrelakorik gertatu izana. Duela hiru urte, herriko jaietan, bortxatu egin ninduten. Ezaguna nuen mutil batek bortxatu ninduen. Bere izena esatea ere kosta egiten zait. Bai… barkatu… Mikel da bere izena”.

Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasiko da Nagoreren bigarren amets gaiztoa. Bere hausnarketak, galderak, zalantzak eta beldurrak azalduko dira, bortxatua izan den unetik, salaketa jarri, albiste bihurtu, deklarazioak prestatu, epaiketa nola bizi eta epaia jaso bitartekoak.

Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea hamar urteko ibilbide oparoa duen antzerki taldea da. Ion Martinez eta Saioa Royo dira proiektu honen buruak, eta bien barneko ideia, galdera eta egonezinetatik abiatzen da bere sorkuntza lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button