LITERATURA

Bidean da Pasaia Hiria Olerki Lehiaketa

Pasaia Hiria Olerki Lehiaketaren 22. edizioa martxan da, eta lanak aurkezteko epea zabalik duzue abenduaren 1era arte.

Bi modalitate ditu sariketa horrek: euskaraz eta gaztelaniaz. Lehiaketara aurkezturiko lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Gaia askea izango da bi kategorietan, eta gutxienez 200 bertso izango dituzte lanek.

Aurkeztu diren euskarazko lan onenek Xabier Portugal-Pasaia Hiria saria jasoko dute, eta gaztelaniazko onenek, Pasaiako Hiria-Altamira Puente saria. Gainera, modalitate bakoitzean bi  sari banatuko dira: 1.200 euro jasoko ditu lanik onenak, eta 600 euro bigarrenak. Gainera, Pasaiako Udalak saritutako lanak argitaratuko ditu.

Epaimahaikideek, literaturaren munduari loturiko adituek, sormenean, originaltasunean eta literatura kalitatean jarriko dute fokua.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button