ARTEA

“Ilunpetatik… ortzadarrera” izenburuko erakusketa, Basaurin

Fernando Escribano “Erlantz” margolariak Ilunpetatik.. ortzadarrera izenburuarekin bere azken lanak aurkeztuko ditu Basauriko Arizko Dorretxean, urtarrilaren 21etik otsailaren 18ra arte. Artistak berak adierazi du margo hauen estiloa neoespresionismo soziala dela.

Julio Zaldivar Sanz kultura-kudeatzailea eta sortzaile plastikoak ondo ezagutzen du aipatutako artista: “Atelier de Artistas-era  noizean behin egiten ditudan bisitetan, sormen-espazio bikain horren artifizearen mende uzten dut beti neure burua.
Tailerrean barrena goazela, irudipena dut ustekabez beteriko esperientzia bat bizitzen ari naizela. Entzun eta ikusi egiten dut, eta espazio horren benetako zerizanaz ohartzen naiz: hots, humanismoaren praktika sustatzen duen leku bat dela, bizitzeko eta adierazteko estimulu nagusi gisa. Horixe da Fernando Escribano “Erlantz-ek sortzen duen atmosfera maisu eta sortzaile gisa egiten duen lanean, eta lan hori oinarritzen da konpromiso sozialetik onartutako esperimentazio-prozesu batean, ikertzaile plastiko gisa dituen ezagutzen eta bizitako esperientzien arteko loturaren bitartez.
Sortzaile gisa, arte bitalista, urratzaile eta konprometitu bat garatzen du, ikuspegi introspektibo bat erakutsiz, inguratzen gaituen errealitatearen berrinterpretazioarena, idealizaziotik urrun dagoen mundu batena, erreala dena, ezegonkorra, eta etengabeko gatazkan dagoena.  (…)
“Erlantz”-en bizitasun bisuala erabiltzen dituen kolore oinarrizkoetatik eta indartsuetatik sortzen da, kolore gorrietatik eratortzen diren burdin oxidoen bidez, besteak beste. Estetikoki, tonuak oldarkorrak eta oso emozionalak dira, egilearen ikuspegi apasionatuaren isla fidel gisa, zeinaren lehentasun bakarra ez den edertasuna erakustea, askoz harago joatea baizik, mezu kritiko bat proposatzen baitu beti.  Konnotazio aberatseko artelanak dira, eta enigmatikoak eta hunkigarriak bihurtzen ditu horrek”.

Bere lanak zertan diren jakiteko, hona hemen bere webgunea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button