ESZENA

Musika eta dantza, gastronomiaren osagarriak

AIKO Taldearen musika eta dantzak bat egingo dute Slow Food Bilbao-Bizkaia elkartearekin tokiko elikadura eta ohituren aldeko ekimenekin.

“Duela hamar urte baino gehiago AIKO Taldea sortu zenetik, dantza eta musika ulertzeko duen modua Slow Dance gisa definitu da behin baino gehiagotan, Slow Food mugimenduaren bertsio koreografiko modukoa. Erakunde global hori 1989an sortu zen, tokiko elikadura kulturen eta tradizioen desagerpena prebenitzeko, bizitzeko erritmo azkarren gorakadari aurre egiteko, kontsumitzen diren elikaduren aurreko interes faltaren kontra borrokatzeko, horien jatorria ezagutzeko eta elikadurari buruzko erabakiek inguratzen gaituen munduan duten eraginaz jabetzeko”.

Orain, AIKO Taldea eta Slow Food bat datoz bertoko kultura defendatzeko. Slow Food mugimendua gustua hezteaz arduratzen da, eta AIKO dantzatzen eta dantzaz gozatzen erakusteaz. Eta biak munduari begiratzeko beste modu bat eskaini gura dute: “denbora bilatzea proposatzen dute, sukaldean aritzeko eta jateko, eta baita dantzan egiteko ere. Eta, aldi berean, gizateriaren elikadura, koreografia eta kultura ondarea defendatu, gastronomia eta dantza kultura direlako”.

Elkarrekin jarduteko hainbat jarduera eta hitzordu proposatuko dituzte. Lehena Eneko Atxaren jatetxean izango da datorren irailaren 6an. Eneko Atxa titularrak oso afari berezia aterako du, eta afariaren barruan, bertaratutako pertsona guztiek dantza egingo dute.
Afari-erromeriarako zeuden leku guztiak agortu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button