LITERATURA

Maiatz argitaletxearen 27. Literatur Solasaldiak

Atzo hasi ziren Baionako Euskal Museoa burutzen ari diren literaturaren inguruko solasaldi hauek.
Atzoko egunean, Josu Jimenez Maia eta Maite Ramosen Haiku, marrazki eta testu erakusketaren estreinaldia izan zen. Geroago Daniela Albizuren obraren aurkezpena ere egin zen Joseba Aurkenerena eta Maialen Fauthouxen laguntzarekin.
19:30ean Poesia berria gaipean mahai-ingurua atondu zen, Eric Dicharry, Oier Gillan, Josu Jimenez Maia, Odon Noblia, Xabier Soubelet eta Auxtin Zamoraren parte-hartzearekin.
Itxaro Borda, Maddi Oihenart eta Jeremi adituek poesia ikusgarria egin zuten gero.

Gaurko eguna ere beterik dator. 18:30ean liburu bi aurkeztuko dituzte: Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak eta Eñaut Etxamendiren ipuinak.
Idazle hauek eta Itxaro Borda eta Eneko Bidegainek Narrazio berria izena duen mahai-inguruan hartuko dute parte geroago.
Eta bi egunetako jarduna behar bezala borobiltzeko, 21:00etan, Eskuen Sustraiak poesia errezitaldi dramatizatua egingo dute Oier Gillan, Asier Sarasola, Ander Fernandez eta Idoia Beratarbidek.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button