LITERATURA

Hitz gutxirekin asko esateko erronka

Mariasun Landak Hitz gutxirekin asko esateko erronka: mikroipuinak izeneko ikastaroa egingo du, abuztuan, Donostiako Udako Ikastaroetan. Mintegiaren helburu orokorra mikroipuinak irakurtzea, aztertzea eta idaztea da.

Ikastaroan, mikroipuinaren teoria laburra eta gaur egungo garapena eta bere ezaugarri literarioak (laburtasuna, hizkuntzaren ekonomia, umorea, konnotazioak, kultur erreferentziak, irakurlearen gaitasun literarioa…) aztertuko dira.

Egitaraua abuztuaren 25ean hasiko da, eta lehen egun horretan mikroipuinen definizio (eza), ezaugarriak, antzinatasuna eta gaurkotasuna; hizkuntzaren ekonomia, kalitatea eta eraginkortasuna eta elipsiak ikusiko dira. Horretarako, mikroipuinak irakurriko dira, eta hainbat edukiren inguruan eztabaida egingo da.

Hurrengo egunean, abuztuak 26, esaten ez den hori; iradokitzeko eta konnotatzeko gaitasuna; transtestualitatea, eta generoaren heterogeneitatea azalduko dira. Azkenik, mikroipuinen irakurketa eta idazketa landuko da eta taldean partekatuko dira.

Bestelako informazioa hemen begiratu ahal da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button