ARTEA

Euskal komikiaren bilakaeraren erakusketa ikusgai Gasteizen

Bihar inauguratuko dute Komikia: Euskal Komikia. 1975-2017. El cómic vasco erakusketa  Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan. Euskal komikiak mendearen azken herenetik gaur egun arte izan duen historia zirraragarria ikusteko aukera egongo da. Erakusketa zabalik izango da urriaren 3ra bitarte.

Kike Infame eta Mikel Begoña dira erakusketaren komisarioak: “Trantsizioaren garaian, euskal komikiak aldaketak ezagutu zituen, euskarazko lehenengo argitalpenak hasi ziren eta eleberri grafikoa finkatzen joan zen; horrela, komikia gizartearen errealitate berrira egokitzen joan zen”.

Hala, erakusketaren bidez, “bineten munduaren mugimendu garrantzitsuak ezagutaraziko dira: aldizkarien gorakada, fanzinen agerpena, egile-komikia, atzerriko merkatuetara iristea, eta abar”.

Komikia: Euskal Komikia. 1975-2017. El cómic vasco erakusketa Bilboko Foru Liburutegian paratu zen estreinakoz, 2017an, eta bihartik aurrera Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan ikusi ahalko da, urriaren 3ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button