LITERATURA

Euskararen autopsiarako frogak plazaratu ditu Koldo Izagirrek

Liburuaren atzeko azalean jasotzen denez, zapalketa gogorra ari gara kontatzen euskaraz egiten dugun aldiro, eta egoera latz horren aurrean, idazlea autodeterminazio linguistikoaren alde agertu zen atzo Donostian. Egoera hori aztertzeko sasoi, lurralde eta esparru askotako gertaera, idazki eta dokumentuak jorratu ditu Izagirrek bere lanean.

Idazlearen aburuz, euskarak geografia bat osatzen du, dialekto guztien mugak gainditzen dituena. Euskaraz egiten den tokian, hantxe euskal herria. Baina non da herri den lur hori? galdetzen du autoreak. Hizkuntzak lurra behar duen aldetik, egitura politikoa eta eskubide propioak eskatzen ditu, hiztunak sor ditzan.

"Itoan eta baztertuta bizi den hizkuntzaren hiztunak badu mintasun bat barruan. Eta noizetik noizerat kontatu beharra dauka, botatu beharra dauka, goitiko batean bezala, zer hori", dio idazleak saiakeraren lehenengo atalean.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button