ARTEA

Euskal Herriko arte istorioak ezagutzeko gonbidapena

Artium Museoak Lorategitik abiatuta izeneko bisita programa jarri du abian, uztailean eta abuztuan “Euskal Herriko testuinguruan praktika artistikoen iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko”.

Artium Museoaren bisita gidatuen programa berri honekin hiru ibilbide sail proposatzen dira. Lehenengo ibilbide saila Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian erakusketaren ingurukoa da, eta Gema Intxausti, Juan Luis Moraza eta Elena Mendizabal artisten banakako erakusketetan barrena luzatzen da. “Demokraziarako trantsizioaren garaian hasten den ibilbidea proposatzen du. Aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko handiko garaia izan zen inondik ere, eta horrek, nahitaez, eragina izan zuen artean, esate baterako artistek izan zuten konpromisoan eta kultura instituzionalizatzeko prozesuetan”.

Bigarren ibilbideak orainari begiratzen dio, “globalizazioaren testuinguruari” eta bertan, deslokalizazioa, tertziarizazioa edo prekarietatea bezalako egoerak aztertzen dira. Garai horrek bereizgarri ditu “maila globalaren eta maila lokalaren arteko tentsioak eta orainaldiko ziurgabetasuna, eta artelanak agertzea horiek ikertzeko eta errealitatea modu kritikoan adierazteko baliabide eraginkor modura”.

Eta hirugarren ibilbideak etorkizunari begirako gogoeta proposatzen du, “ezinbestean loturik COVID-19aren krisiaren ondoriozko mundu mailako emergentzia egoerari”. Etorkizun utopiko edo distopiko bat izango dugu?

Azkenik, Lorategitik Abiatuta bisiten  programak “mugimendu feministan eta mugimenduak artearen jardunetan izandako eraginean” jarriko du fokua.

Lorategitik Abiatuta programaren gaineko datak, ordutegiak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu