ESZENA

“Antzerkia Kalean” programa irailera bitartean, Donostian

Donostia Kulturak antolaturiko Antzerkia Kalean programa hiri horretako auzoetako plaza, kale eta parkeetan hedatuko da irailaren 10era arte. Aurten ere, programa horrek musika, umorea, zirkoa, jolasa eta dantzak bilduko ditu.

Orotara 18 konpainia arituko dira jaialdian eta 25 emanaldi eskainiko dituzte, makina bat auzotan, tartean, Aiete, Altza, Amara, Antiguo, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Igeldo, Loiola eta Martutenen.

Ohikoa denez, haur eta familiei zuzendutako proposamenak izango dira nagusi, eta horretarako honako taldeek hartuko dute parte: Potxin eta Patxin, Sarini Zirko; Zirika Zirkus; Zirkozaurre; Tomaxen abenturak; Irrien Lagunak; Ameztu Produkzioak; Eidabe; Rouge Elea; Hortzmuga; Trotamundos; Rojo Telón; Circo Chosco; eta Gari, Montxo eta Joselontxo.

Lan guztien artean, Trapu Zaharra talde ezagunak eskainiko dituen emanaldiak nabarmentzen dira. Turistreatzen Intxaurrondon eta Mesede bat egitearren Igeldon eta Altzan eskainiko ditu euskaraz. Azken honen gaztelerazko bertsioa, Por hacer hacer un favor, Loiolan eta Egian eskainiko du.

Dantzak ere bere tokia izango du programazioaren barruan, eta hala, Dantzaz konpainiaren Basoa lana, eta Chei Jurado & Akira Yoshida bikotearen Hito emanaldiak nabarmendu daitezke.

Emanaldien gaineko informazio guztia, Donostia Kulturak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button